ZER ORDU DA?

domingo, 21 de octubre de 2012

"ACADEMIA DE ESPECIALISTAS"


Bizitzan zehar agertzen zaizkigun mugak alboratzeko eta arazoei aurre egiteko batzuetan laguntza behar dugu, horretarako, hainbat fundazio dauzkagu gure artean laguntzeko prest daudenak, eta bizitza era erosoago batean ahalik eta hoberen eramaten lagunduko gaituena, halaber, gizarte kidea sentitzeko bidea erakutsiko gaitu. Hona hemen Euskadin aurki ditzakegun asoziazio batzuk:


              Atzerapen maila handiak dituzten umeek eskolan integratzea kostatzen zaie, izan ere, ikaskideek adin txiki batekin ez dute desberdintzen eta beraz ez dute ulertzen zer gertatzen zaion eta zergatik kostatzen zaion gehiago bere kideari. Beraz, eskolan, txikitatik balore batzuk transmititu behar ditugu ikaskideak pertsona hauen garapenean laguntzeko. Horretarako era ezberdinak daude jakinarazteko eta ulertarazteko pertsonok izan ditzakegun zailtasun hauek, hala nola, ipuinak, kanpainak, jolasak, praktika eskatzen duten ekintzak … Hala ere, garrantzitsua da irakasleok zailtasun, atzerapen edota trebetasun horiek ulertzea. Hona hemen oso interesgarria den bideoa zeinek era animagarri batean azaltzen gaituen nolakoak izan daitezkeen trebetasun eta zailtasun horiek eta ulertzen laguntzen gaituen.

"ACADEMIA DE ESPECIALISTAS"



No hay comentarios:

Publicar un comentario